XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PROFILAXIS ODONTOLOGlKOA HAURTZARO ETA NERABEZAROAN.1.
Guztian mailaka hartzen badugu urrats batzu eman behar ditugu: a) haurdun dagoen emakumearen jan neurri eta bizimoduaz arduratzea.
b) bularretako umeen eta haurren jan neurriak eta bizimodua kontutan hartzea.
d) hortzetako eritasun minimoak, txantxarrak eraginak, lehen bait lehen sendatzea.
e) Hortzen eta masailen lekuko akatsaren profilaxisa eta osabide goiztarra.
Hortzaren eta hoien eritasunak hortzduraren eta masailaren anomaliak eta haien ondorioak maiztasun handikoak dira eta osasun orokorrean garrantzi handia hartzen dute.
3 - 4 urte bitarteko umeak, erdiak baino gehiago txantxarra dute ttikitako haginetan eta 18 urteetako gazteetan, % 90 ere txantxarra dute.
9 urteetako umeek % 25
(Alemaniako estadistikak).
2.
ANATOMIA AHO-FARINJEA: a) HORTZA: Hortzak bi zati desbardinak ditu: - Bata ikusgaia: Koroa.- Bestea, masailan lotua, ligamentu albeoluhortzariaren bidez: sustraia.
Hortzaren konposaketa hauxe da: - Ehun gogarrak eta haien artean, kanporago dagoena esmaltea da.
Gorputzeko ehun gogarrena hauxe da.
Hortzaren kolorea boliak ematen dio.
Esmalte eta bolien artean dentina gordetzen dute.